"Biz Hitza"

Leioa 2020(e)ko Azaroak 27
  • "Biz Hitza"
    Argazkiaren egilea: David Herranz

“Herria da gorputza, hizkuntza da bihotza” Urepeleko artzainaren, Fernando Aire Xalbadorren, esaldia da. Haren Odolaren mintzoa lanean jasotzen da, eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldu zuen. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko luke gorputzaren adierazpenak etengabeko eboluzioan dagoen hizkuntza baten jaiotza?

Ikuskizun horren abiapuntua munduko hizkuntza guztien historia unibertsala da, baina euskara batuaren historia partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kultura-sortzaileak idatzi du gidoia, eta Aukeran taldeak egin ditu koreografiak.

  • ZUZENDARITZA: Edu Muruamendiaraz.
  • ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Ainhoa Aierbe.
  • GIDOIA: Xabi Paya.
  • DANTZARIAK: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.
  • JANTZIAK: Óscar Armendariz.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz.
  • IRAUPENA: 90′.

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana