Eneritz Furyak

Durango 2020(e)ko Azaroak 27
  • Eneritz Furyak

Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik. Bi disko plazaratuak ditu dagoeneko kantari irundarrak: Eneritz Furyak (2017) bilduma eta Zaldi zuria / Maskara kantu biko singlea (2018); bakarkako hirugarren lana bidean du, oraindik argia ikusi ez badu ere. Lehen ere izana dugu Itziarren, Burugorri Ostatuan joan den urtean emandako kontzertuan.

"Zaldi zuria" kantuaren bideoklipa.

musikaze.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana