"Erradikalak ginen"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 27
  • "Erradikalak ginen"

Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta aurreratu egin da ekitaldia. 19:30etan hasiko da. 

----

Horrela aurkezten dute beren burua Beatriz Egizabalek eta Ane Labakak: "Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. "Neska gazte promesa" etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio".

Izena emateko aukera urriaren 13tik aurrera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149; bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).

Erreparatu albistean jaso ditugun babes eta higiene neurriei, mesedez.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana