"Filarmonikara hurbildu" kontzertu-zikloa 2020

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 27(e)tik 2020(e)ko abenduaren 4(e)ra
  • "Filarmonikara hurbildu" kontzertu-zikloa 2020

Bilboko Udalak kontzertu-ziklo bat antolatu du Bilboko Elkarte Filarmonikoan, "Filarmonikara hurbildu" izenarekin, herritarrek musikaz goza dezaten eta Bilboko toki berezi horretara hurbil daitezen. Horretarako, azaroaren 27an eta 28an, eta abenduaren 2an eta 4an, kalitatezko hainbat hitzordu musikal programatu ditu. Ziklo honetako sarrerek 5 euroko prezioa izango dute eta www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.

Kontzertu guztiak Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan izango dira, Marqués del Puerto kaleko 2an, 19:00etan.

Azaroaren 27an hasiko da zikloa, Aitzol Iturriagagoitia biolinarekin eta Enrique Bagaria pianoarekin. Hurrengo egunean, azaroaren 28an, pianoa izango da protagonista, Alfonso Gómez Ruiz de Arcauteren eskutik ospatuko den emanaldi batekin.

Bestalde, abenduaren 2an, asteazkena, Soinuaren Bidaia hari- eta tronboi-laukotearen txanda izango da. Eta zikloa abenduaren 4an bukatuko da, Enrike Solinisek zuzendutako Euskal Barrokensemblearen emanaldiarekin.

EGITARAUA

Azaroak 27
AITZOL ITURRIAGAGOITIA, biolina
ENRIQUE BAGARÍA, pianoa

Azaroak 28
Piano Errezitaldia: ALFONSO GÓMEZ RUIZ DE ARCAUTE

Abenduak 2
Harizko laukotea eta tronboia: SOINUAREN BIDAIA

Abenduak 4
EUSKAL BARROKENSEMBLE. Zuzendaria: ENRIKE SOLINÍS

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana