"Hil kanpaiak"

Berriz 2020(e)ko azaroaren 27(e)tik 2020(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • "Hil kanpaiak"

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu.

Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan, eta Idazketa Zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztambiderekin. 2011n lehen film laburra zuzendu zuen, Bi Anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, zeinarengatik Zinemira saria jaso baitzuen Donostia Zinemaldian. Hil kanpaiak da bere bigarren filma.

berriz.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko azaroaren 27(e)tik 2020(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAzaroak 27: 19:00. Azaroak 29: 18:30
  • Lekua Berrizko Kultur Etxea
    Geltoki, 3
    Berriz
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Berrizko Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana