"Lloviendo ranas"

Elorrio 2020(e)ko Azaroak 27
  • "Lloviendo ranas"
  • "Lloviendo ranas"

Gaixotasun mental bat diagnostikatuta duen pertsona bat bere buruaz beste egiteko gertu dago. Flashbacken bidez, pertsonaia honen bizitzara bidaiatuko dugu, bere gaitzaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buruargitasuna, umorea, errebeldia.

Berarekin batera barre eta negar egingo dugu, zuzeneko eta grabatutako eszenen arteko joko batean, PERFORMANCE-aren hurbileko lengoaia teatral bat erabiliz. Bidaia emozional eta surrealista bat, berriro ere hasierako eszenara eramango gaituena: protagonistaren suizidioaren aurreko unera.

Bere buruaz beste egingo du ala ez? Galdera hau ebatzi gabe geratuko da. Ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea entzutea da.

Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bidez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe. Bide bakarrarekin: aniztasun mentala duten pertsona hauen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoa izan aurretik.

  • Egilea: Garbi Losada, Mikel Bernués, Jose Antonio Vitoria
  • Zuzendaritza: Garbi Losada
  • Antzezleak: Mila Espiga, Isidoro Fernandez, Tomas Vitoria, Sandro Iaboni
  • Musika: Javier Asín
  • Iraupena: 65 minutu
  • Ekoizpena: Acrónica Producciones, Ados Teatroa

https://www.youtube.com/watch?v=K0Dqj-U5DBs

arriolaka.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana