(Datak berrikusteko daude) "Urte Eroak, 1920ko Hamarkada"

Bilbao 2021(e)ko apirilaren 30(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • (Datak berrikusteko daude) "Urte Eroak, 1920ko Hamarkada"

Gizakiaren berritzeko nahiak XX. mendeko 1920ko hamarkadan izan zuen une gorena. Hamarkada horretan, zentzu askotan gaur egungoak baino aurrerakoiagoak diren hainbat ideia garatu ziren: hiri-garapeneko asmo handiko diseinuak egin ziren; hiriak zabaldu ziren; zalantzan jarri ziren gizarte-eredu eta -instituzio tradizional batzuk (esaterako, ezkontza); une horretara arte baztertuta edo zapalduta zeuden gutxiengoak edo taldeak (adibidez, emakumeak edo homosexualak) gero eta garrantzitsuagoak bihurtu ziren kulturan eta politikan; eguneroko lana langileen beharretara egokitu zen, eta, aldi berean, gora egin zuten aisialdiko jarduerek; eta gero eta mugikortasun demokratiko handiagoa izan zen eguneroko bizitzako esparru guztietan.

Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketak Berlin eta Paris ditu ardatz, metropoli horietan oso ikusgai egon baitziren errealitate espezifiko horiek 1920ko hamarkadan; hala ere, abangoardiaren beste hazitegi batzuei ere begiratzen die, hala nola Vienari eta Zürichi. Garai hura, frantsesez les Années folles [urte eroak] eta alemanez die wilden Zwanziger [20ko hamarkada basatia] deiturikoa, mendebaldeko hiri handi guztietan sortu zen aldi berean.

Zalantzarik gabe, esanguratsua da gaur egun ia denek ezagutzen dugula garai hartako ezaugarri bat gutxienez: emakumeek ile motza eramaten zutela, arropa estua eramaten zutela eta horrek elementu erotikoak nabarmentzen zituela, modaren ikuskera bitxia zutela, dantzan asko mugitzen zirela jazzaren erritmora, zinema utopia berriak proiektatzeko pantaila ezin hobe gisa ikusi zen, bai eta suspergarri edo inspirazio-iturri, eszitazio edo ihesbide gisa ere… Europa osoan (baina batez ere Frantzian eta Alemanian, haiek pairatu baitzuten gehien Lehen Mundu Gerra), herritarrek urte traumatikoak ahaztu nahi zituzten, eta garai hobeei ongietorria eman, bizitza zoriontsuagoa izan testuinguru sozial berri batean. Aldaketa eta berritasun horietako asko bizimodu «modernoaz» gaur egun dugun ideiaren muina dira, eta oso errotuta daude gure gizartean; horren erakusgarri dira garai horretako arkitektura, diseinua eta moda, zeinak oso lotuta baitaude artearekin.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Kunsthaus Zürich museoak antolatu dute erakusketa

Komisarioak: Cathérine Hug eta Petra Joos


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko apirilaren 30(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana