(bertan behera) "Baloreak"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 28
  • (bertan behera) "Baloreak"

“Baloreak” izeneko proiektua Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez balioen inguruko ikuspegi berriak helarazteko asmoz sortu da.
Proiektuaren ardatza 8-14 urte bitarteko bost neska-mutilek osatutako musika-taldea da: Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier musika maite duten neska-mutilak dira.

Helburua baloreak sustatzea da eta, horretarako, funtsezko balioen inguruko ikuspuntu berria ezarriko dute, norberaren bizipenetatik jorratuta eta politika, erlijio edo bestelako arloetako inolako ukiturik gehitu gabe… Hori guzti hori Pello Reparaz nafar ekoizle ezagunak konposatutako abestiekin burutuko da.

Proiektua mundu osora zabaltzeko, beste herrialde batzuetako (Mexiko, Mendebaldeko Sahara, Kanada, Korsika…) haurrek bertako beste bostekin batera abestiak kantatzearen bidez parte hartuko dute..


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia18:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana