"Birritan bortxatua"

Bergara 2020(e)ko Azaroak 28
  • "Birritan bortxatua"

Seminarixoko kultur egitaraua: 2020 iraila-abendua (pdf)

Herriko jaiak, bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da protagonista. Antzezlanak emakumeak erasoari eta horren ondorio zailei, nola aurre egiten dion eta epaiketaren bizipena du ardatz. Pentsatu al duzu inoiz nola sentituko zinateke zure lagun edo senideari gertatuko balitzaio zuri hori gertatuko balitzaizu? Ikuskizunak protagonistaren lekuan jartzeko aukera ematen digu. Gaur egungo gure gizarteaz hausnartzeko parada ezin hobea

Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du.

Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.

Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.

 

Udalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:

  • Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
  • Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
  • Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
  • Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
  • Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
  • Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin

 


 

 

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana