Izaki Gardenak + Libe

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 28
  • Izaki Gardenak + Libe

  • Izaki Gardenak

Dena oskol diskoa aurkezten.

2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan “Amaieratik hasi” euren aurreneko lan luzea grabatu zuten Victor Sánchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen diskoa. 2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten, hura ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko hark kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik.

Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan. Urte eta erdiren ondoren bueltan ziren, “Dena oskol” izeneko diskoarekin.

  • Libe

Libe abeslariak Bonberenea ekintzak disketxearekin kaleratu duen bere estudioko bigarren diskoa aurkeztuko du: Ilargia erori da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana