"Variations"

Derio 2020(e)ko Azaroak 28
  • "Variations"

Bilbao TX Fest 2020 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Variations ikuskizuna Di Filippo Marionette konpainiaren bigarren ikuskizuna da, Remo Di Filippo-k eta Rhoda Lopez australiarrak sortutakoa. Ikuskizun dinamikoa, dibertigarria eta poetikoa da, bai publiko gaztea zein heldua liluratuko duena. Proto dugu protagonista, aukera anitzeko txontxongiloa. Txontxongiloaren estetikak simpletasunerantz jotzen du, neutralitatera heltzeko asmoz. Protoren begiak bi orratz dira eta bere irribarrea hari beltz bat da. Manipulatzaileak, beti biziak eta erabat ikusgarriak, eta Protoren arteko harremana ikuskizunaren muinean dago, hauen arteko interakzioan sortutako egoerak eta eszenak. Tramak antzerki-jokutik edaten du, komediako artearen erritmotik eta baita ere maskara neutroaren anitzkoitasunetik. Proto eszenatokian jaiotzen da, literalki "Manipulaktorea"-ren eskuetan eta, bere burua txontxongilotzat du. Ulertzen du harietatik zintzilik dagoela eta erabat konszientea da bere bi figuretaz (pertsonak), bizia emango diotenak. Orduan, Protok bere pertsonalitate berezia erakutsiko digu.

Iraupena: 50 minutu.

Adin tarde egokia: publico orokorra + 4.

 

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaDi Filippo Marionette
  • Data 2020(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia18:00
  • LekuaDerio

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana