Blues Hotsak 2020: Amparo Sánchez

Soraluze-Placencia de las Armas 2020(e)ko Azaroak 29
  • Blues Hotsak 2020: Amparo Sánchez

Blues Hotsak zikloaren bigarren edizioari ekingo diote aurten azaroan, segurtasun neurriak zainduz eta entzulegoaren aforoa mugatuz.

Amparo Sanchez inoiz baino intimoago, hurbilago, beroago, ahizpago eta kantariago. Amparanoiarekin nazioarteko bira trikoan hiru urte eta Mamita Recordsen buru eta ekoizle gisa bi urte eman ondoren, Amparo Sanchezek bere bakarlari alderdia sustatu zuen ostera, Hermanas ekoitzi eta argitaratuz Maria Rezende poeta brasildarrarekin, 2019ko azaroan argitaratutako albumean. Eta 2020 urtearen hasieran, La Niña y el Lobo autobiografiaren hirugarren argitaldiarekin batera, La Niña y el Lobo Vol.1 argitaratu du jatorrizko bertsioan.

Istorio autobiografikoa da. Indarkeria matxista gaia duen istorio basati, urratzaile eta pertsonal bat kontatzen du. Gertakari arrunta balitz bezala, eta aldi berean, eraldatze eta gain hartze prozesu bat islatuz. Liburu hunkigarria, inor soraio utziko ez duena. Hirugarren argitaldi honi soinu-banda propioa erantsi dio. Hamar bertsio, besteak beste Radio Futuraren Han caído los Dos, Mano Negraren Mala Vida, Los Lobosen La Pistola, Armando Manzaneroren Adoro, baita Veneno y Pasión ere, eta Amparo Sanchezen beraren lehen albumeko Haces Bien (La Fábrica Magnética, 1993).


Victor Iniesta Madrilgo Carabanchel auzoan jaio zen. Gitarra espainiarra eta flamenkoa ikasi zituen Madrilgo Herri Musika Eskolan eta Kontserbatorioan. Taldetan jotzen hasi zen, eta autodidakta eran konposatzen. Konpositore eta gitarra-jotzaile gisa 1999an egin zuen debuta Elbicho-n, bost disko grabatuz. Estopa, Miguel Campello eta Las Hijas del Solekin lan egin du. Manolo Garciarekin dabil 2011z geroztik, estatu osoa hartzen duen bira akustikoan.

Zer dugun Hermanas: errima eta erritmoaren, korua eta poesiaren artean, Bartzelona eta Rio de Janeiroren artean, euren burua ahizpa gisa onartzen duten eta feminismoaren eta feminitatearen ikuspegia bederatzi kantutan batzea erabaki duten emakumeen elkarketaren emaitza da. Emakumea da protagonista bere desio eta bere baieztapenetan, bere ahalduntzean eta beren ozentasunean. Ikuskizun akustiko baten proposamena da, gitarren doinuek eta erritmoek ahotsari
laguntzen dioten latindar eta flamenko aireekin, chacarera eta tanguillo nahastuz, jarocho eta granainak, blues eta bolero, rumba eta ranchera. Bi lan hauek, Hermanas eta La Niña y el Lobo Vol.1 abeslariaren aurreko hiru albumekin lotzen
dira . Bluesan hasi eta inoiz utzi ez duen moldea den arren, estilo anitzetan dihardu Amparo Sanchezek.

Blues Hotsak

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana