"Eh man hé, la mecánica del alma!

Durango 2020(e)ko Azaroak 29
  • "Eh man hé, la mecánica del alma!

Garai batean, cheyenneek Eh man hé! deitzen zieten espiritu bat baino gehiago dituzten pertsonei. Eh man hé baten eta haren bost espirituen istorioa da hau. Dantzariek, aktore fisikoek eta txotxongilolariek Nolan gure protagonista hezurmamitzen dute: haren gorputza, emozioak eta irudimena. Nolanek, txotxongilo bat den aldetik, zera galdetzen dio bere buruari: zer da mugitzen nauena? Panpina bat dela ez dakiela, bidaia ezezagun bati ekingo dio Nolanek; izan ere, hain ezezaguna da bidaia hori, non, lehen pausoa emateko, bere gelditasun-egoeratik irten beharko baitu.

Arima gogogabetzen duen eta kartzela eta aldi berean kartzelari bihurtzen duen egoeratik. Inork ez zuen esan erraza izango zenik; izan ere, ilusioak, ametsak eta itxaropenak, baita zalantzak eta beldurrak ere, lagun izango ditu bilaketa horretan, eta erantzuna ibiltzean jarritako grinaren araberakoa izango da.

ZERO EN CONDUCTA

Zero en conducta, teatre del moviment José Antonio Puchadesek ('Putxa') 2011n sortutako proiektua da, mugimenduarekin lotutako zenbait arte eszenikoren adierazpen-ahalmena aztertzeko asmoz. Hala, bada, haren ikerketak gorputz-mimoa, dantza, txotxongiloak eta, oro har, antzerki fisikoa uztartzea du helburu. Zero en Conducta proiektua objektuen eta gorputzaren manipulazioan eta ikus-entzunezko produkzioan oinarritutako irakaskuntzan ere aritzen da

  • EGILEA: Zero en Conducta
  • KOREOGRAFIA / ZUZENDARITZA ESZENIKOA: José Antonio Puchades Putxa eta Julieta Gascón
  • ZUZENDARI-LAGUNTZAILEA: David Maqueda
  • ANTZEZLEAK: Julieta Gascón, Jonathan Guisado, Elena Lalucat, Pino Steiner eta Putxa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana