Gontzal Mendibil: "Iparragirre"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 29
  • Gontzal Mendibil: "Iparragirre"

Iparragirrek abesti eder eta mitikoak sortu eta abestu zituen, gaur egun garrantzi handiko legatua direnak euskal musikaren historian. Urretxuko bardo ospetsua jaio zeneko bigarren mendeurrenean, Gontzal Mendibilek berriro ere hartuko du haren rola emanaldi oso berezian, Bilboko Udal Musika Banda eta Bilboko Koral Elkartea lagun dituela. Nabarmentzekoak dira Gorka Hemosa akordeoi-jotzailearen parte-hartzea eta baita Marifé Nogales eta Ainhoa Tabuyo abeslari bakarlarien lana ere, Caroline Duprezen eta Angela Kerejetaren roletan, hurrenez hurren.

Iparragirreren bizitza eta lana Arriaga Antzokiko agertokian. Biziki estimatzen zuen Bilbo Iparragirrek, eta bi olerki egin zituen hiriaren omenez. Kontzertuan, Bilbao eta Fueruak Pakearentzat lana estreinatuko da, bakeari eta askatasunari egindako gorazarrea.

Antzezle eta abeslaria: Gontzal Mendibil.
Orkestra: Banda Municipal de Bilbao.
Abesbatza: Sociedad Coral de Bilbao.
Abeslari bakarlariak: Marife Nogales, Ainhoa Tabuyo (EASO abesbatza).
Akordeoia: Gorka Hermosa.
Antzezleak: Benito Pacheco, Iñaki Gracia Uribe.
Zuzendaritza: José Ramon Pascual Villaplana.

Argiztapena, proiekzioak: Xabi Lozano.
Soinua: Mikel Fernandez Krutzaga.

Bilboko Koral Elkartea-zuzendaria: Enrique Urquizu.
Musika doinuak: Iparragirre, Gontzal Mendibil.
Moldaketak taldea, korua: Ruper Lekue, Iñaki Urkizu, Alberto Rodriguez.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana