(ON LINE) Gatibu

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 30
  • (ON LINE) Gatibu

Gatibuk hartuko du Nøgen taldearen lekukoa Gaztea Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Gaztea 303030 kontzertu-sortan. Hitzordua azaroaren 30ean izango da, 20:00etan.

Osasun-egoeraren ondorioz, ez da publikorik izango oraingoan ere, baina 30 pertsonentzako GATIBU-GAZTEA pack oroigarriak zozkatuko ditugu.

ZUZENEAN jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, baita irratian ere!

Zozketak

Pack oroigarrien zozketa azaroaren 16tik 23ra izango da martxan webgunean. Aste berean, irratiko 'Gu' eta 'Dida' saioetan ere zozkatuko ditugu batzuk; larunbatean, 'Top Gaztea' saioan; eta 24tik 30era, sare sozialetan. Hortaz, adi egon, eta ez galdu aukera opari berezi hori etxera eramateko!

Ekimen berezia, urte berezia ospatzeko

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskaintzea erabaki dugu aurten. Urriaren 30ean Nøgenekin hasitako ekimenak jarraipena izango du datozen hilabeteetako 30. egunean. Azken kontzertua, salbuespen gisa, martxoaren 1ean izango da. Gainerako hilabete guztietan, 30. egunean izango dira kontzertuak.

30 pertsonentzako bizipen berezi eta pertsonalak eskaintzea da helburua. Dena den, lehen bietan ez da posible izango, pandemiaren eraginez erabakitako mugikortasun eta edukiera mugak kontuan hartuta.

Gaztea

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Azaroak 30
  • Ordutegia20:00
  • Lekua(ON LINE) Gaztearen webgunean eta irratian jarraitu ahal da zuzenean
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana