"Espacio públic(itari)o", Mario Paniegoren erakusketa

Bilbao 2020(e)ko abenduaren 3(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Espacio públic(itari)o", Mario Paniegoren erakusketa

Mario Paniego artista bisual eta kontzeptualak Espacio publicitario (espacio público /espacio publicitario) proiektua aurkeztu du Komisario Berriak programaren esparruan, hau da, komisariotza egiten laguntzeko eta artearen munduko profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzeko programan.

Erakusketa-lan honek publizitateak gure bizitzan eta, bereziki, eremu publikoan izan duen gorakadaren azterketa proposatzen du. Artistak azaltzen duenez, proiektu hau garatzeko interesa sortu zitzaion «ikustean azken urteetan Bilbon nola ugaritu den publizitatea espazio publikoetan eta nola, aldiz, munduko beste hiri batzuetan murriztuz joan den, herri-ekimenei eta udal-arautegiei esker». Zentzu horretan, Espacio públic(itari)o proiektuak munduko hiri batzuk hartzen ditu aztergai, eremu publikoan publizitate-erabilera hori murriztu baitute eta ikusgarritasuna eman baitiote gai honen inguruan lan egiten duten nazioarteko kolektibo eta artista batzuen jarduera artistikoari eta aktibistari, herritarren artean hausnarketa sortzeko helburuarekin: beharrezkoa al da publizitatea eremu publikoan?

Gai horren inguruan eraikitzen da Kulturen Atarian izango den erakusketaren diskurtsoa, gero Zentrotik hainbat euskarritan zabalduko dena, abendutik aurrera.

MARIO PANIEGO (Bilbo, 1978). Arte Ederretako lizentzia lortu zuen University of the West of England-en, eta doktoregoko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu baitzuen (Gaur egungo Artearen Pentsamenduari eta Praxiari buruzko Ikasketa Aurreratuen Diploma). Aurrerago, Diseinuaren Kudeaketako Masterra (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Kultura Kudeaketako Masterra (Alcalá de Henaresko unibertsitatea) egin zituen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana