(online) MAZOKA 2020

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko abenduaren 3(e)tik 2020(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • (online) MAZOKA 2020

MAZOKA

Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean

Osasun krisia dela eta, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokak bere burua berrasmatu du, eta neurri handi batean birtuala izango da. Mazoka.org web-orria erakusleiho handia bihurtuko da, non 40 ilustratzaileren lanak ezagutu eta produktu berezi eta bakanak erosi ahalko baitira. Artista bakoitzak profil bat izango du, bere esperientzia, lanak eta web-orria ezagutarazteko, baita saltzeko denda ere.

Euskal Herriko erreferente nagusiak izango dira azokan, hala nola Elena Odriozola, Sandra Garayoa, Iraia Okina eta Zuriñe Aguirre, baita estatuko figurak ere, Sonia Alins, El Dios de Los Tres, Laura Mestre eta Gabi de La Merced, besteren artean.

Nazioarteko ospea duen Mercedes deBellard ilustratzaileak egin du VI. edizioko kartela, Gasteizen bizi baita. Basandereren irudia lurralde historikoko erakusleiho hutsetan jarriko da.

Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du Mazokak.

MAZOKASA

Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean

Oparirik onena MAZOKASAn dago

Mazokak hautatu ditu 2020ko edizioan parte hartuko duten 40 mazokalariak. Horien artean izen garrantzitsuak daude, esaterako Elena Odriozola (Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala) Sonia Allins (haren lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian); Javier Navarro ‘El Dios de los Tres’ (muralista eta artista), eta Juan Pablo Celestino ‘Dr Juanpa’ (kontzertu ugariren kartel-egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hillo eta Grateful Dead, besteak beste).

Mazoka.org web-orria erakusleiho handia bihurtuko da, non 40 ilustratzaileren lanak ezagutu eta produktu berezi eta bakanak erosi ahalko baitira. Artista bakoitzak profil bat izango du, bere esperientzia, lanak eta web-orria ezagutarazteko, baita saltzeko denda ere.

MAZOKARABA

MAZOKARABA, MAZOKA Arabako lurralderantz hazi da

Berritasun gisa, Arabako beste herri batzuetara ere zabalduko da Mazoka: Langraiz Oka, Amurrio, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Artziniega, Izarra, Dulantzi, Agurain, Maeztu eta Laudio.

“Gasteizko Erdi Aroko hirigunean eta Zaramaga auzoan egoteaz gain, abendu osoan Arabako zenbait herritara eramango dugu MAZOKA marrazki eta ilustrazio jaialdiaren zati bat. Bira ilustratu moduko bat izango da, lurraldeko biztanleengana hurbiltzeko xedez, aurten lehenengoz ereindako hazia erne dadin eta hurrengo edizioetan Mazoka leku horietara ere zabal dadin, muga gutxiagorekin”, azaldu du Marta C. Dehesak.

Arabako herrietan egitekoa den marrazki jaian hainbat jarduera antolatu dira: Marrazki Azoka, lanak erakutsi eta saltzeko; Ilustramatoia, barruan marrazkilariak dituen kartoizko makina; umeentzako lantegia, erretratu azkarrak egiteko, eta Marrazki Lan Erraldoiaren aurkezpena.

Marrazkiaren festa!
Zure herrian:

  • Obra ilustratu erraldoiaren aurkezpena,
  • Marrazki Azoka marrazkien erakusketa- eta salmenta-eremu txikia,
  • Ilustramatoia: barruan marrazkilariak dituen kartoizko makina!
  • Txikienentzako tailerra: etorri gogoko dituzun margoekin!

Marrazkiaren festa! MAZOKARABA-ren Programa

  • Abenduak 4, ostirala, 17:30: Langraiz Oka
  • Abenduak 7, astelehena, 17:30: Amurrio
  • Abenduak 8, asteartea, 12:00: Zuhatzu Kuartango
  • Abenduak 11, ostirala, 17:30: Bastida
  • Abenduak 12, larunbata, 12:00: Zaramaga auzoa (Gasteiz)
  • Abenduak 18, ostirala, 17:30: Artziniega
  • Abenduak 26, larunbata, 17:30: Izarra
  • Abenduak 27, igandea: 12:00: Dulantzi
  • Abenduak 28, astelehena, 17:30: Agurain
  • Abenduak 29, asteartea, 17:30: Arraia-Maeztu
  • Urtarrilak 2, larunbata, 12:00: Laudio

Erakusketa

Erakusketa Montehermoso Kulturunean (Ur Biltegian), Vitoria-Gasteiz

Abenduaren 5etik 20ra bitartean

Montehermoson 40 mazokalarien erakusketa bat jarriko da, egileen katalogoa ere aurkeztuko da, eta ilustramatoia jarriko da

 

 

Mazoka

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2020(e)ko abenduaren 3(e)tik 2020(e)ko abenduaren 20(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana