Bbk Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020: "Salto Is The King" + "Arriesgarse A Vivir"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 4
  • Bbk Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020: "Salto Is The King" + "Arriesgarse A Vivir"
    "Salto Is The King"
  • Bbk Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020: "Salto Is The King" + "Arriesgarse A Vivir"
    "Arriesgarse a vivir"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

Filma: SALTO IS THE KING (63’) / 2020 / Zuzendaria: Pavle Barabas / Hizkuntza: V.O Eslovakiera - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

Eslovakiako lagun talde batek erronka itzela du: munduko ur-jauzirik handienak rapelatu nahi dituzte. Reunion uharteko True de Fer eta Bras Magasin, Hegoafrikako Tugela, eta Venezuelako Amazonian Salto Angel. Eta duda izpirik gabe, azken horrek eragiten die zirrara gehien. 2018 hasieran joan zen taldea bertara, euri sasoi betean, ur-jauziak emari izugarria zuenean. Gainera, erronkari aurre egiteko, gonbidatu berezi bat izan zuen taldeak: 1997an Salto Angel rapelatzen lehena izan zen Becko Ondrejovic.

 

Filma: ARRIESGARSE A VIVIR (35’) / 2020 / Zuzendaria: Santiago Ron / Hizkuntza: V.O Gaztelania/Ingelesa - Azpitituluak: Gaztelania

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak eta Didac Costa nabigatzailea 2T ezizenaz ezaguna den haur batekin eta bere familiarekin elkartu dira, gaixotasun neurodegeneratibo larri bat tarteko dela. Elkarrekin gogoeta egiten dute natura, gure hauskortasuna, oztopoak gainditzeko gaitasuna, arriskuak, grinak, norberarekiko leialtasuna, konpromisoa, elkartasuna, talde indarra, heriotza eta zorionaren bilaketaren inguruko kontakizun hunkigarri eta biluzi batean, bizitzeko arriskua hartuz.

euskalduna.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana