BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Bilbao 2020(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

IZEN-EMATEA

ARAUDIA

Bizitzen ari garen gertaerek ibilbide berean kokatu gaituzte, sekula baino batuago, denok. Mendi Filmen hala sumatzen dugu. Mendiko Zinemari zor diogun miresmenetik, berezko dituen energia eta inspirazioa eskaini nahi dizkiegu beharrean direnei. Baita ilusioa ere. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak 13. edizioa beteko du aurten, eta seguru gaude haren Sail Ofizialerako hautagaitza aurkezten duten pelikula guztiek balore on horiek guztiak ekarriko dizkigutela. 

2020rako ezarri genuen bide-lerroari eutsiz, 13. ediziorako izen-emate epea zabaldu dugu gaurtik irailaren 15era arte. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 4tik 13ra ospatuko dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko epea da beraz, garai polita. Eman auspoa ilusioari!

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 24.000€ banatuko dira.

  • Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro

  • Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro

  • Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro

  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro

  • Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  • Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro

  
Web ofizialean www.mendifilmfestival.com daude xehetasunak, ARAUDIA eta IZEN-EMATEA ataletan.
Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana