"Pretérito imperfecto"

Bilbao 2020(e)ko abenduaren 4(e)tik 2020(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • "Pretérito imperfecto"

Pretérito imperfecto denbora eta harremanei buruzko komedia bat da. Natalia eta Ramón adin ertaineko bikotea dira. Baina, momentu honetan, Natalia eta Ramón ez dira batere zoriontsuak. Euren urteurrenean Ramonek ezusteko oparia egin dio Nataliari: euren lehen afariraino doan bidaia bat denboran zehar.

Bi afari horiek momentu berean ikustean, gauzak ez direla beti berdinak ikusiko dugu. Lehenean barregarri ziren gauzak, gaur trabak baino ez dira.

Jeloskorkeria, segurtasun eza… Azkenean, iragana perfektu ikusteak ez du ezertarako balio, gaur egungoa hain perfektua ez bada. Horrexegatik, gaur afaltzeko, menu hau proposatzen dute David Caiñak eta bere ohiko aktoreek: barre mordoa plater nagusi legez, bikote-bizitzaz osotutako goarnizioa lagun, eta ukitu mikatzeko postre goxoa azken buruko.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana