"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Le Dernier Métro"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 4
  • "Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Le Dernier Métro"

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi).

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte.

Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Le Dernier Métro

Bigarren Mundu Gerran tropa alemaniarrek Paris okupatu zutenean, antzezlan bat aurrera ateratzen saiatzen da aktore talde bat. Eraikinaren sotoan ezkutatzen da taldeko zuzendaria, judu jatorriko gizona, bere burua obra zuzentzera behartuta ikusten duena emazteari ematen dizkion argibideen bidez, bera baita protagonista. Antzerki kritikari pronazi batek obraren kritika bortitza egiten du, eta horrek antzerkiaren irekiera arriskuan jartzen duten hainbat ekitaldi azaleratzen ditu. Hala ere, antzezlanak arrakasta du eta zuzendariaren emaztea aktoreetako batekin nahasten da.

El último metro François Truffauten filmik arrakastatsuenetakoa da askorentzat. Antzerkiaren mundua eta nazien okupazioa bezalako gaiak jorratzen ditu. Eszenako profesionalei eta soldaduei egindako omenaldia da. Bizitza errealaren eta fikzio teatralaren arteko interferentziak, zapalkuntzaren eta iluntasunaren aurkako defentsa-mekanismoak eta homosexualitate maskulino eta femeninoa jorratzen ditu, besteak beste.

Jatorrizko izenburua: Le Dernier Métro
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: François Truffaut, Suzanne Schiffman, Jean-Claude Grumberg
Musika: Georges Delerue
Argazkigintza: Néstor Almendros
Protagonistak: Catherine Deneuve, Gérard Depardieu, Jean Poiret, Andréa Ferréol, Paulette Dubost 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Abenduak 4
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana