BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Wop Saaria" + "Iñurrategi Anaiak. Mendiari Bihotz Emanak"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 5
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Wop Saaria" + "Iñurrategi Anaiak. Mendiari Bihotz Emanak"
    "Hire Himalaya"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

WOP SARIA 2020: BALTISTAN FUNDAZIOA

BALTISTAN FUNDAZIOA (10’) / Pedro Ibarra, Alberto Iñurrategi / Hizkuntza: Euskara/Gaztelania

Baltistan Fundazioa nazioarteko lankidetzako GKE bat da, eta Baltistanen Hushe ibarreko komunitateetako pertsonen garapen pertsonal, integral eta endogenoaren alde aritzen da. “Mendizaletasunean elkartasuna bide” da bere leloa. Fundazioa 2001ean sortu zen Felix Iñurrategi mendizalearen omenez.

Komiki Aurkezpena: IÑURRATEGI ANAIAK. MENDIARI BIHOTZ EMANAK (20’) / Hizkuntza: Gaztelania

Ramon Olasagasti, César Llaguno, Felipe H. Navarro

“Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak” komikiak Felix eta Alberto Iñurrategiren mendi ibilbidea jasotzen du, funtsean, baina ez hori bakarrik. Euskal Herrian inoiz izan den sokada indartsuenetako bat osatu zuten bi anaiek, eta ibilbide dotorea egin zuten elkarrekin, mendi bakoitzean pizgarri bat bilatuz: konpromisozko bideak, estilo arin eta azkarrak, lerro estetikoak… Betiere nondik eta nola lehenetsiz gailurraren gainetik. Gasherbrum II-an, hamabigarren zortzimilakoaren gailurra jo eta behera zetozela, zorigaiztoko istripu batean hil zen Felix, orain 20 urte. Haren heriotzak zartatuta, erabat hunkituta utzi zuen Euskal Herri osoa. Albertok, beste lagun batzuen sokara lotuta, osatu zituen hamalau zortzimilakoak, eta jarraitzen du bidea egiten. Eta Felixen oroimenez biziberritu zen Baltistan Fundazioak ere jarraitzen du herri menditar hartan lan eskerga egiten. Hain zuzen, fundazioaren lan hori du komikiak beste ardatzetako bat. Hala, biek elkarri bihotz ematen jarraitzen dute, mendiak mendizaleari, eta mendizaleak mendiari.

 

Filma: HIRE HIMALAYA (44’) / 2003 / Zuzendaria: Alberto Iñurrategi / Hizkuntza: V.O Euskara - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

Pauso bat argitan, beste bat ilunpetan doa goraka himalaista. Sartu-irten ibiliko balitz bezala bizitzan eta heriotzan. Bi, bi eta erdi. Bat, ez da batera iristen. Esaera zaharrek egia diote batzuetan... "Hire Himalaya" mendian galdu zen lagunari egindako omenaldia da, barne-urradura baten aitorpena, bakardadearen poema.

 

euskalduna.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana