"Ikimilikiliklik"

Igorre 2020(e)ko Abenduak 5
  • "Ikimilikiliklik"

"Txirristi mirristi, gerrena plat, olio zopa, kikili salda, urrup, edan edo klik, ikimilikiliklik" abesten zuen Mikel Laboa euskal kantautoreak, eta sorgin baten irudia agertzen zitzaigun denoi buruan, araoa errezitatzen edabe miraritsua prestatu artean. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena.

Baina ez da protagonista bakarra izango, hitza ere hala izango baita. Keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta. Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da.

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala "sorgin" bihurtu den emakume edadetuak.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi
  • Koreografia: Maitane Sarralde
  • Itzulpena: Jokin Oregi
  • Antzezleak: Ana Meabe Anacabe, Aiora Sedano, Maitane Sarralde Ussia, Juana Palacios, Leire Omeñaca
  • Jantzi diseinua: Rosa Solé
  • Argi diseinua: Javi Kandela
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
  • Musika: Adrian Gracia de los Ojos
  • Produkzioa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Eszenografia errealizazioa: Collider Film Sollutions
igorre.net

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana