"Zu non, han DA!": Silicies Grizzlies + Kyxo

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abenduak 5
  • "Zu non, han DA!": Silicies Grizzlies + Kyxo

Zu non, han DA! ekimenaren baitan.

Silicies Grizzlies Donostia, Zumaia eta Gernikako bost gaztek osaturiko musika taldea da: Ibai Azurmendi (baxua), Mikel Estomba (saxoa eta ahotsa), Jon Gartzia (gitarra), Luken Prinse (gitarra eta ahotsa) eta Andoni Sierra (bateria). Unibertsitate garaian Elkar ezagutu, eta ensaiatzen hasteko erabakiak taldearen sorrera ekarri zuen. Rocka eta funkaren artean mugitzen da gehienbat taldearen estiloa, baina metal, stoner, psychedelic eta punk doinuak ere entzun daitezke abestietan zehar. Nahaste guzti honekin, eta letra absurdoekin batera, kontrastea duen giro dibertigarri, ilun eta aztoratua sortzen du boskoteak.

Kyxo 2019ko neguan, Urnietan (Gipuzkoa) sortutako chillwave taldea da. 2020ko irailean, Gartxot Unsain-en laguntzarekin eta Eclectic Studiosetan grabatuta, euren lehen maketa kaleratu dute, "AGOOR" deiturikoa.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abenduak 5
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Dabadaba
    Mundaiz, 8 - Bajo
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Dabadaba

Non

Euskadi, auzolana