BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Aterpean ateri" + "El Gran Hito" + "Mendian hil, hirian hil" + "Cuánto es mucho"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 6
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Aterpean ateri" + "El Gran Hito" + "Mendian hil, hirian hil" + "Cuánto es mucho"
    "Mendian hil, hirian hil"
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Aterpean ateri" + "El Gran Hito" + "Mendian hil, hirian hil" + "Cuánto es mucho"
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Aterpean ateri" + "El Gran Hito" + "Mendian hil, hirian hil" + "Cuánto es mucho"
    "Aterpean ateri"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

Filma: ATERPEAN ATERI (5’) / 2020 / Zuzendaria: Rubén Crespo / Hizkuntza: V.O Euskara - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko itxialdia ezarri da, eta Mikel Sarasola kayak gidaria eta abenturazalea monotonia behartuan murgilduta dabil eguna joan eguna etorri. Ezohiko egoera horri aurre egiteko lagungarri zaizkio iraganeko oroitza onak eta abentura berrietan pentsatzeak pizten duen ilusioa.

 

Filma: EL GRAN HITO (13’) / 2020 / Zuzendaria: Ignasi López Fàbregas / Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe

Gailur bilduma osatzeko falta duen azkena konkistatu ezinik dabilen mendizale aberatsa, batetik. Eta senarra mendiko eskalada zirraragarrietatik itzuli arte itxaroteaz aspertuta egonik, bere mendi abentura propioak bizitzeko erabakia hartu duen dama, bestetik. Bien patuak eta helburuak gurutzatu egingo dira: Ezinezko gailurra ala tontor apala? Nola eta zerk aseko ditu beren grinak?

 

Filma: MENDIAN HIL, HIRIAN HIL (58’) / 2020 / Zuzendaria: Iñaki Peña / Hizkuntza: V.O Euskara/Gaztelania - Azpitituluak: Euskara/Gaztelania/Ingelesa

Heriotzari buruzko solasaldia, mendia kalearekin konektatzen duena, eta kalea mendiarekin. Oroimenaren aldeko aldarrikapena. Itxaropenaren aldeko kantua. Doluari buruzko trilogia bat borobiltzen duen dokumentala. “Emango baziguten aukeran non hil, hil nahiko genuke bizitza gehien maite dugun lekuan”. 20 eta gutxi urterekin edo 100 urterekin ondo beteta. 7.000 metrotan edo itsas mailan

 

Liburu Aurkezpena: CUÁNTO ES MUCHO TIEMPO. Retazos del camino. (20’) / Hizkuntza: Gaztelania

Juanjo San Sebastiánen liburu berriaren aurkezpena


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana