BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "When Glaciers Go" + "Myrtle Simpson: A Life On Ice" + "The Tears Of Shiva" + "Geoe"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 7
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "When Glaciers Go" + "Myrtle Simpson: A Life On Ice" + "The Tears Of Shiva" + "Geoe"
    "Myrtle Simpson: A Life On Ice"
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "When Glaciers Go" + "Myrtle Simpson: A Life On Ice" + "The Tears Of Shiva" + "Geoe"
    "The Tears Of Shiva"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

Filma: WHEN GLACIERS GO (17’) / 2020 / Zuzendaria: Corey Robinson / Hizkuntza: V.O Nepalera - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

Nepalgo Mustang eskualde urruna klima aldaketak gehien kaltetutako tokietako bat da. Glaziarrek gero eta ur gutxiago ematen dute, eta bertako biztanleek herrixkak utzi behar izaten dituzte horregatik. Gurung familiaren kasua da hori: belaunaldi berriek beste herrixka batera jo dute, nekazaritza tradizionala atzean utzita, sagarrondoak landatu eta mundu osoan sagarrak saltzeko. Garai aldakor batean oreka bilatzen ahaleginduko da familia.

 

Filma: MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE (34’) / 2019 / Zuzendaria: Leigh Anne Sides / Hizkuntza: V.O Ingelesa - Azpitituluak: Euskara/Gaztelania

Eskalatzailea, esploratzaile polarra, abenturazalea, idazlea eta lau seme-alabak bere muturreko bidaietara eramaten zituen ama, hori guztia da aldi berean Myrtle Simpson. Groenlandiako izotz geruza eskietan gurutzatu zuen lehen emakumea bihurtu zen 1965ean. Spitzbergen, Groenlandia, Ipar Poloa, Eskoziako Lurralde Garaiak, Zeelanda Berria, Peru… Mundu osoan barrena bere arrastoa zabaldu duen emakumea da.

 

Filma: THE TEARS OF SHIVA (31’) / 2020 / Zuzendaria: Mikel Sarasola / Hizkuntza: V.O Ingelesa/Nepalera/Gaztelania - Azpitituluak: Euskara/Gaztelania

Garapena eta aldaketak eskutik doaz ia beti eta, molde horretan, Nepal birmoldaketa sakon batean murgilduta dago. Energia sortzeko baliabide hidrikoak erabiltzea da etorkizuneko oinarrietako bat, nahiz eta horrek prezio altuegia ordaintzea eskatzen duen. Lau kayak gidariek Karnali ibai sakratuaren ur biziak jaistea pentsatu dute aldarrikapen moduan, Nepalgo ibai urrunenetako eta muturrekoenetako batera espedizioan. Ibaiaren ezkutuko sekretuak ezagutu eta gozatu nahi dituzte, gizakion kontzientzia faltaren erruz betiko suntsitu baino lehen.

 

MENDIKO FILMEN GEO-ESENTZIA (25’) / Iñaki Antigüedad, Arantza Aranburu, Eñaut Izagirre / Hizkuntza: Euskara/Gaztelania

Askotariko protagonistak daude mendiko filmetan: gailurrak, paretak, errekak, pertsonak... Baina badira beti foku horietatik ezkutuan gelditzen diren izenik gabeko izanak, paisaiaren zergatia azaltzen dutenak. Iñaki Antigüedad, Arantza Aranburu eta Eñaut Izagirrek mendia eta natura ikusteko eta ulertzeko bestelako modu bat proposatuko digute solasaldi honetan.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana