"Zu non, han DA!": Raitx + Burrundaria

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abenduak 7
  • "Zu non, han DA!": Raitx + Burrundaria

Zu non, han DA! ekimenaren baitan.

Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da edizio honetan, Zu non, han DA! egitasmoaren bidez.

Egitasmo berri honek ardatz nagusi bi izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoa, musika eta zuzenekoekin lotuta egongo da. Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan: Amurrio (Burubio), Gasteiz (Jimmy Jazz), Bermeo (Kafe Antzokia), Bilbo (Euskalduna), Ondarroa (Beikozini), Azpeitia (Sanagustin eta Soreasu), Donostia (Doka eta Dabadaba) eta Atarrabia (Totem). Ipar Euskal Herrian ez da aukerarik egon zuzenekorik antolatzeko, osasun-egoerak ezarritako arauen eraginez.

Kontzertuak abenduaren 5etik 8ra antolatuko dira, eta herri bakoitzean bi eguneko egitaraua egongo da. Guztira 32 taldek parte hartuko dute: batzuk ibilbide luzeko bandak izango dira, eta beste batzuk, ostera, lehenengo diskoa atera dutenak. Estilo aldetik ere, aniztasun handia egongo da banden artean: Gatibu, Zea Mays, Nøgen, Dupla, Sua, Brigade Loco, Amorante, Raitx, Gatom, Kaleko Urdangak, Liher, Ene Kantak, Joseba Irazoki...

Kontzertuetako sarrerak bihartik aurrera, azaroak 21, eskuratu ahal izango dira www.durangokoazoka.eus webgunean, 11:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 8 eta 15 euro artekoa izango da, eta unean-uneko osasun-arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana