"Zu non, han DA!": Amorante + Moxal

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Abenduak 8
  • "Zu non, han DA!": Amorante + Moxal
  • "Zu non, han DA!": Amorante + Moxal

Zu non, han DA! ekimenaren baitan.

Amorante

Amorante, Iban Urizar, bera bakarrik agertokian. Aldean darama gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusio tramankuluak; eta looper bat darabil soinu horiek guztiak nahastu, ordenatu, eraiki eta apurtzeko.

Amorantek iturri ugaritatik edaten du, izen artistikotik bertatik hasita. Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari izandakoaren abizenak nahasi ditu, haiei dien miresmenenaren seinale. Eta hasiz gero kantuen aldamioei erreparatzen, han ere era askotako keinuak aurkituko ditu entzuleak, direla Bixenta Mogelen koplak, direla Antonio Molina edota Pepe Marchena flamenko kantarien itzalak, direla herri musikatik hartutako oihartzunak. Baiki, tradizioak pisu handia du Amoranterentzat, baina ez tradizioa ulertuta modu sakratu eta aldaezinean, ezpada zerbait berria sortzeko ezinbesteko zimendu bezala. Hori baita Amoranteren bigarren osagaia, tradizioa bezain ezinbestekoa: inprobisazio askea. Kantua etengabe aldatzen ari den zerbait da harentzat, eta, hortaz, aurrez ezarritako gidoirik gabe aritu zale da, unean uneko jardun erabatekoan, balizko akatsek bide ematen diotelako lehendik egindakoa beste zerbaitetan transformatzeko.

Ezohiko musikaria da Amorante, bai bazterrotan behinik behin. Ezohikoa, batetik, askotariko erreferentziak batuz iruditeria oso pertsonala osatzea lortu duelako, eta, ezohikoa, bestetik, apustu zintzo bezain zirraragarria delako berea, gutxitan antzematen den benetakotasuna dariolako bere jardunari. Eta artista bati nekez eska dakioke hori baino gehiago.

Moxal

«Moxal» zaldi gazteari esaten zaio. Sentikorra da bere inguruarekiko, igarotzen dituen lekuekiko eta inguratzen dituen izakiekiko. Batzuetan zalantzak eta ezinegonak izaten ditu, baina beti dago prest hazten den heinean entzuteko, eta bakarrik ibiltzen ikasteko.

Hannot musikari eta ekoizleak koordinatutako proiektua da Moxal. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da.

Moxalak, nahiz eta basatia den, hurbiltzen uzten dizu, beroa eta biguna izatea ere maite duelako. Ingurunea eta bere burua eraikitzea maite du, gertutasunetik eta entzute basati batekin.

Zaldikatu diskoaren fitxa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana