Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 9
  • Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Robert Treviño
Zuzendaria

Pablo Ferrández

2019ko maiatzean orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera aritu ostean, berriz etorriko da gurera Pablo Ferrández biolontxelojole gaztea. Oraingo honetan, tandemak Dmitri Xostakovitx konpositore errusiarrak Mstislav Rostropovitxentzat idatzitako biolontxelorako bi kontzertuei helduko die. 1959an konposatutako Biolontxelorako 1. kontzertua errepertorioko fisikoenetako eta zailenetako bat da instrumentuarentzat, Xostakovitx biolontxelojole errusiarraren birtuosismoan inspiratu baitzen. 1966an datatutako Biolontxelorako 2. kontzertuan, hala ere, Rostropovitxen interpretatzeko moduaren "intentsitatea, adimenaren egonezina eta espiritualtasun handia" arakatu nahi izan zituen. Robert Treviñok Schumannen bi sinfonia jorratuko ditu: 4. Sinfonia izugarria, 1841 urteko maisulana, non Schumannek pianoa alde batera utzi zuen musika sinfonikoan zentratzeko; eta 2. Sinfonia ikusgarria, erabat bitalista, Schumannek osasun mentaleko arazo larriez markatutako garai batean idatzi zuen arren.

1. programa:

D. Xostakovitx
Biolontxelorako 2. kontzertua [33']

R. Schumann
4. Sinfonia [28']

2. programa:

D. Xostakovitx
Biolontxelorako 1. kontzertua [30']

R. Schumann
2. Sinfonia [38']

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana