"La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 9
  • "La maniobra Heimlich. Vomitando los 80"

Urte askoren ondoren, lagunak diren lau aktore afaltzeko elkartuko dira. Haietako baten alaba batuko zaie, guztiek txikitatik ezagutzen dutena. Gaztetan entseguetarako erabiltzen zuten eta gaur egun itxita dagoen lokaleko giltza lortu du lagunetako batek. Lokal zaharra apur bat txukundu eta guztientzako otordua prestatuko du. Afaria bertan egitea dibertigarria izango dela pentsatu du: denboran zeharreko bidaia 1980-1996 urteetara, aukera bikaina anekdotarik onenak gogoratzeko, berriro aurkitzeko orduko musika, eskura sentitzen zuten iraultza, aurreko erregimenarekiko haustura eta, azken finean, zoragarriak ere izan ziren asaldura-urte haietan antzerkia egiten zuten gazteen bizipoza.

Plater batetik bestera, agerian geldituko da bakoitzaren hondamena: CARLOSek arrakasta du, baina ez du ideiarik (ez politikorik ez bestelakorik); ESTHERek berak sortzen (eta sinisten) ez dituen ikuskizunak saltzen ditu; JONAN sekta arborista batean galduta dago (berak azalduko dizue); IÑAKO epaiketaren zain dago erlijio-sinesmenei egindako irainengatik, eta gaixotasun degeneratiboei buruzko informazio bila ari da Interneten (prestatuko duen ikuskizun baterako dela dio).

Horren guztiaren aurrean, zer dio bilerako gazteenak? Nola bizi izan zuen ARGIk haurra zela garai «zoragarri» hura? Dibertigarria izango da, bai. Kar, kar, kar

Zuzendaritza: Pako Revueltas.
Dramaturgia eta zuzendari laguntzailea: Angel Mirou.
Antzezleak: Ramón Ibarra, Enriquetta Vega, Javier Barandiaran, Na Gomes, Ainhoa Artetxe.
Produkzioa: Mama Crea S.L.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana