BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Urmuga" + "Out Of The Blue" + "Valhall, cielo de roca"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 10
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Urmuga" + "Out Of The Blue" + "Valhall, cielo de roca"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

Filma: URMUGA (15’) / 2020 / Zuzendaria: Mattin Zeberio / Hizkuntza: V.O Euskara/Gaztelania - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

Urak alde bitara banatzen dituen ertz luze fin batek zeharkatzen du Euskal Herria, banandu ordez batzen duen muga. Mendizale talde batek ertz hau zeharkatu du, Felipe Uriarteren gidaritzapean; eta igarotzen diren hamar puntutan, musikak bustitzen ditu gerturatzen diren entzuleak. Erpin askotariko ekimen honek, pandemia garaiko miraria bailitzan, jendea berriro elkartzea du helburu. Urmugak batzen gaitu.

 

Filma: OUT OF THE BLUE (43’) / 2020 / Zuzendariak: Davina Beyloos Montaz-Rosset & Sébastien Montaz-Rosset / Hizkuntza: V.O Ingelesa/Alemana - Azpitituluak:

Gaztelania/Ingelesa

Pertsonaia misteriotsu batek kaleko artistak eta mendizaleak errekrutatzen ditu Suitzako Oberlandeko mendi gailurretan proiektu liluragarri bat gauzatzeko. Maja eta Sebastian dira horietako bi, Bernako akrobata gazte talentudunak. Highline, akroyoga, spacenet, aireko oihal bertikalak, parapentea, wingsuit hegaldiak… Era guztietako osagaiak biltzen dituen odisea bertikal harrigarri horretan murgildu edo ez erabaki behar dute.

 

Filma: VALHALLA, CIELO DE ROCA (53’) / 2020 / Zuzendariak: David López, Karel Downsbrough, Esteban Lahoz & Sergi Latorre / Hizkuntza: V.O Gaztelania/Ingelesa - Azpitituluak: Euskara/Gaztelania/Ingelesa

Edu Marin, haren aita Francisco “Novato” eta Alex anaia, ia ezinezkoa den erronka baten aurrean. Txinako Gizhou probintzian, Getuko arku erraldoian ireki duten Valhalla bidea era askean eskalatu nahi dute eta, arrakasta lortzeko aukerak urriak izanik ere, saria itzela izan liteke. Eskalada istorio horrek denetarik izango du: une zoriontsuak, negar egitekoak, ustekabeko oztopoak, eguraldi baldintza txarrak eta adiskidetasuna.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana