Oraingoan egileak azken urteotan sortutako hogeita hamar irudi inguru erakusten du, hastapenetan harrapatzen zituen "egintza eta ekintza zehatzen" ordez "kontzeptua" lantzeko gaur egun duen interesaz mintzo zaizkigun irudiak. Argazki bilduma bat da; finean, jolas modura planteatutako proposamen bat.
Alde batetik, eguneroko objektu eta elementuak ateratzen ditu egileak bere testuingurutik, eta ordura arte bereizirik zeuden pertsona eta lekuei eransten dizkie; horrela, elementuak elkar gurutzatzen dira, errealitate berriak sortzeko. Beste alde batetik, zer ari diren ikusten galdetu behar diote ikusleek beren buruei; alegia, zein den egileak aurkezten duen unibertsoaren zentzua.
Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako erakusketa.