Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abenduak 10
  • Euskadiko Orkestra: "Enigmatikoa"

Zuzendaria: Robert Treviño

Elkano: Mundubira Musika Bidelagun proiektu handiak Mikel Urquiza konpositorearen eskutik jarraitu du bere bidaia; izan ere, Nire itsas munstroak lanean, Amerikara hurbildu, eta Getariako marinelaren espedizioak han egin zituen aurkikuntza zoragarriak ezagutzen ditu. Jarraian, Pablo Ferrández biolontxelo-jotzaile gaztea izango dugu berriro; 2019ko maiatzean, estreinaldi arrakastatsua izan zuen orkestrarekin eta Robert Treviñorekin batera.

Oraingo honetan, tandemak Erromantizismoko musikako kontzertu handienetako bat emango du: Schumannen Biolontxelorako kontzertua. Konpositoreak 1850ean konposatu zuen kontzertu hori, eromenean erabat erori baino urte batzuk lehenago bere buru torturatuak azkeneko aldiz bakea eman zionean. Bere bizitzako azken urteetan, Xostakovitxek ere azken kapitulua erantsi zion bere ziklo sinfonikoari: 15. sinfonia. Sorkuntza enigmatikoa zen, bere musika propioaren eta Rossini, Rakhmaninov, Mahler, Wagner eta beste egile batzuen aipuz betea. 

Egitaraua

M. Urquiza
2. Elkano Proiektua: 'Nire itsas munstroak'

R. Schumann
Biolontxelorako kontzertua

D. Xostakovitx
15. Sinfonia

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Abenduak 10
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10€-tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana