"Los asquerosos"

Bilbao 2020(e)ko abenduaren 10(e)tik 2020(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • "Los asquerosos"

Manuelek polizia bat zauritu du eta ihesi joan da, osabaren etxean ezkutatuko da. Ez daki zauria larria ote den, baina osabak ospa egitea gomendatzen dio: larritasuna edozein dela, atzeman egingo dute eta luzaro egon beharko du espetxean. Manuel herri galdu batean ezkutatuko da. Osabak eta biek Zarzahuriel izena jarriko diote. Han, ezer gutxi badu ere eta bizirautea zaila den arren, Manuelek bizimodu polita ezagutu eta ia-ia ukitu egingo du zoriontasuna. Baina hiriko familia batek landaguneko bizitzaz gozatzea erabaki eta Zarzahurieleko abandonatutako etxeetako bat erosiko du. Familia horretako kideei mochufas deituko die berak. Ezusteko elkarbizitzak Manuelen paradisua narrastuko du.

Santiago Lorenzoren eleberriaren antzerkirako egokitzapenak Manuelen eta bere osabaren begiraden bidez jasoko du abentura osoa. Biek, bakoitzak dagoen lekutik, batera biziko dituzte Manuelen bizitzako faseak, urrunetik baina eszenatokian batera, leku berean baleude bezala. Eta hor azalduko da Santiago Lorenzoren muturreko gaztelania sailkaezina ere, istorioari umore-ukitua emango diona, bestelako umore-sena.

  • Egilea: Santiago Lorenzo.
  • Zuzendaritza: David Serrano.
  • Dramaturgia: Jordi Galceran, Jaume Buixó.
  • Antzezleak: Miguel Rellán, Secun de la Rosa.
  • Eszenatokiaren diseinua eta jantziak: Alessio Meloni.
  • Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo, Pilar Valdelvira.
  • Jatorrizko musikaren egilea: Miguel Malla.
  • Produkzioa: Octubre Producciones, Teatro Español.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaOctubre Producciones
  • Data 2020(e)ko abenduaren 10(e)tik 2020(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAbenduak 10, 11 eta 12: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa12 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana