"SCALA: Sound Patterns (Pauline Oliveros)"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko abenduaren 11(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • "SCALA: Sound Patterns (Pauline Oliveros)"

Scala eraikineko eskailera nagusian kokatzen den instalazio berria da. Musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortu da; hala, interakzio berri eta harrigarriak sortu nahi ditu soinu-piezen eta askotariko publiko mugikorraren zirkulazioa ezaugarri duen gune arkitektoniko baten artean. Tabakalerako eskailera nagusia osatzen duten hiru solairuak baliatuko ditu Scalak espektro entzungarriaren banaketa harmonikoa irudikatzeko tonu baxu, ertain eta altuen arabera.

Sound Patterns Pauline Oliverosek 1961ean sortu zuen abesbatza pieza bat da, kasu honetan Vocal Constructivists taldeak interpretatu duena. Lan honen bitartez, artistak abeslariei irakasten die abestutako testutik harago doazen soinuak nola sortu. Sonata baten ohiko egitura dauka, eta, hortik abiatuta, piezaren sekuentziak aurkezpen estruktural bat, garapen bat eta laburbilketa bat ditu.

Abesbatzarako pieza (3:57 minutuko iraupenarekin) hau 1961ean sortu zen, eta, horren bitartez, artistak abeslariei irakasten die abestutako testutik harago doazen soinuak nola sortu.

Sonata baten ohiko egitura dauka, eta, hortik abiatuta, piezaren sekuentziak aurkezpen estruktural bat, garapen bat eta laburbilketa bat ditu. Bertan, ahotsaren erabilera ez oso ortodoxotik sortutako askotariko soinuak aurki daitezke; dena den, soinu horiek nahiko ohikoak dira, jada, esplorazio fonetikoa oinarri duten soinu-piezetan. Une batzuetan, artistak ahotsak gordetzen duen indar dinamikoa esploratzen du; beste batzuetan, tinbreen sorta zabalarekin jolasten du. Horrez gain, txistuak, mihi-klaskak eta zurrumurruak ere badaude, eta horiek hainbat patroi sortzen dituzte, zarata zurira, musika elektronikoaren berezko testuretara edo giro-perkusiora iritsi arte.

Esker bereziak:
       Sound Patterns
       Pauline Oliveros & The Astra Choir
       SME ©? 1961
       Permission Courtesy of The Pauline Oliveros Trust and The Ministry of Maåt
       Members ASCAP
       Abesbatza: Vocal Constructivists
       Ekoizlea: Antony Pitts
       Instalaziorako egokitzapena: Xabier Erkizia
       Entzunezko-muntaia: Telesonic

INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKEN DOKUMENTAZIOA:

Jane Alden eta Oier Etxeberriak Pauline Oliveros musikariaren ondareari buruz hitz egingo dute


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko abenduaren 11(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 9(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana