Seminarixoko kultur egitaraua: 2020 iraila-abendua (pdf)
Euskal kondairen kontaketa musikatua. Toti Martinez de Lezea gaztela-niaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzaile ezaguna da. Itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, eta Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun bizi da. Honakoan, Toti Martinez de Lezea, Bergarako biolin-jole laukotearekin batera arituko da.
Udalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:
- Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
- Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
- Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
- Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
- Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
- Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
- Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin