"After the Party"

Zizur Mayor/Zizur Nagusia 2020(e)ko Abenduak 12
  • "After the Party"

Thomas Noone koreografoa berriz ere igo da oholtzara bere alter egoari aurre egiteko, dantza, txotxongiloak, keinua eta objektuak uztarturiko saio batean. Gizon bat, aulkian eserita, gogoetan ari da iraganeko elkarrizketez eta topaketez; gauzak heldu zaizkio gogora, biziberritzen ditu. Ustekabean, bere alter egoa agertu, eta solasaldi bizi bezain zentzugabea sortuko da. Egiak, ametsak eta gezurrak, bai dantzaren bidez, bai txotxongilo errebelde baten bitartez adieraziak.

Iraupena: 50 minutu


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko Abenduak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZizur Nagusiko Kultur Etxea
    Erreniega Parkea, 25
    Zizur Mayor/Zizur Nagusia
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana