BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Charge 2" + "Byc Kobieta W Himalajach" + "Die Grobe Zinne - The Great Peak"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 12
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia: "Charge 2" + "Byc Kobieta W Himalajach" + "Die Grobe Zinne - The Great Peak"

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ren barruan.

Filma: CHARGE 2 (4’) / 2020 / Zuzendaria: Anthony Bonello / Hizkuntza: V.O Ingelesa - Azpitituluak: Euskara/Gaztelania

Stan Rey, Leah Evans, Alexi Godbout, Josh Daiek eta Drew Petersen puntako freeskierrak dira. Columbia Britainiarreko Monashee mendien iparraldean astebeteko catskiing jarduera eroa osatuko dute; hau da, malda liluragarrien bila elur-makinekin ibiliz. Pizgarri bezala, taldeari Jordan Temkin batuko zaio, bitan munduko drone gidari txapelduna izandakoa, eskiatzaileen jarduna irudietan biltzeaz arduratuko dena.

 

Filma: BYC KOBIETA W HIMALAJACH - TO BE A WOMAN IN THE HIMALAYAS (44’) / 2018 / Zuzendaria: Eliza Kubarska / Hizkuntza: V.O Poloniera/Ingelesa/Nepalera - Azpitituluak:

Gaztelania/Ingelesa

Emakumeak himalaismoaren lehen lerroan. Wanda Rutkiewicz poloniar mendizale handia zena eredutzat hartuta, Anna Okopinska eta Kinga Baranowska herkideek eta Maya Sherpa nepaldarrak hartuko dute hitza, himalaista belaunaldi eta jatorri desberdinen ordezkari, eta baita sentimendu berdin baten mezulari ere: emakumeen lorpenek gizasemeenek bezainbesteko balioa dute, mendiak denok egiten gaitu berdin.

 

Filma: DIE GROΒE ZINNE - THE GREAT PEAK (54’) / 2019 / Zuzendaria: Reinhold Messner / Hizkuntza: V.O Alemana - Azpitituluak: Gaztelania/Ingelesa

2019an, 150 urte bete ziren Lavaredoko Hiru Gailurretan haietako Nagusia lehendabizikoz igo zenetik. Reinhold Messnerrek, alpetar eskaladaren eboluzioaren kontalari bihurtuta, gaur egun arteko lorpen garrantzitsuenak josiko ditu denboran, eta eskalatzaile adituek berregingo dituzte pasarte haietako protagonisten balentriak: Paul Grohmann aitzindariarena, Hans Dülfer-ena, Emilio Comici eta Dimai anaiena, Brandler, Hasse, Lehne eta Löw-k osatutako taldearena, edota Alexander Huber-ena.

euskalduna.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana