Gau Irekia 2020

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 12
  • Gau Irekia 2020

Beste behin ere, Gau Irekiak lankidetzaren, aldarrikapenaren eta adierazpen artistiko eta kulturalaren eguna ospatuko du Bilboko Auzo Garaietan, abenduaren 12an.

Aurtengo Gau Irekia txikiagoa izango da, hurbilagoa, eta gaur egungo salbuespen-egoeretara egokituta garatuko da. Hau dela eta, bizilagunek eta auzoko eragileek edo espazioek proposatutako jardueretan arreta berezia jarriko da, eta, bereziki, parte-hartzaileen arteko lankidetzatik abiatzen diren ekimenetan.

Proposamen bat bidali nahi baduzu, edo zure espazioa jarduera bat egiteko eskaini nahi baduzu, oinarrietan daukazu behar duzun informazio guztia.

Deialdia urriaren 15era arte egongo da zabalik.

Zalantzarik izanez gero, idatzi gauirekia@sarean.info helbidera, deitu telefonoz 946558384 telefonora edo hurbildu Sareanen bulegora, Mariaren Bihotza Plazan.

Deialdiaren oinarriak

gauirekia.com

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko Abenduak 12
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana