Aimar Arriola, Manu Arreguirekin hizketan: "Forma-desira bat"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 15
  • Aimar Arriola, Manu Arreguirekin hizketan: "Forma-desira bat"

Aimar Arriola komisarioak ikertzaile Az-Kide gisa garatzen duen ikerketa-proiektua da Forma-desira bat

Hainbat artistarekin hitz egitea da ikerketa honen metodologia nagusia. Emaitza gisa, parte-hartzaileek elkarrizketak testu-formatuan eta ekoizpen iragankorrak egiten dituzte.

Lehen gonbidatua Manu Arregui artista izango da, Estatuko ikus-entzunezkoen arloko giltzarrietako bat. Aitzindaria izan zen bideo-sorkuntzako eta eskulturako lanetan 3Dko animazioa aplikatzen, eta haren lanak gorputzaren politikei eta arauez kanpoko identitateei buruzko gogoeta du ardatz. 

Aurkezpenean, Dogartzi Magunagoicoechea artistak (Bilbo, 1991) prestatutako elementu eszenografiko bat izango da. Elementu hori behin eta berriz errepikatuko da Forma-desira bat proiektuko ekintza publikoetan.

Proiektuaren lehen aurkezpen hau hitzaurre gisa pentsatuta dago, ikerketaren abiapuntuak eta asmoak partekatzeko. 

MANU ARREGUI (Santander, 1970). Arte Ederretako lizentziaduna da, eta haren lanak erakusketa garrantzitsuetan sartu dira. 2002an Marcelino Botín Arte Plastikoen beka lortu zuen; 2007an, Altadis saria; 2014. urtean, Arco Electrónico saria; 2015. urtean, Propuestas Vegap saria; eta, 2018an, Multiverso BBVA beka. Haren lana, besteak beste, ARTIUM, Guggenheim, MUSAC eta MNCARS museoetako bildumetan dago.

SARRERA DOHAINIK, LEKU GUZTIAK BETE ARTE; AURREZ IZENA EMAN BEHAR DA.

IZEN-EMATE ORRIA

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana