"Contado por ellas"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 15
  • "Contado por ellas"

Nire birramona espetxera eraman zuten, hilabete bitan, bere etxetik seiehun kilometrora, bere hiru alabak bakarrik utzita. Contado por ellas antzezlana egiteko, gerraren amaiera eta gerraondoa bizi izan zuten hiru andrazkoren benetako lekukotzak hartu ziren oinarritzat. Bi Ondakoak (Castelló) dira, lan honetako egilearen jaioterria, eta beste emakumea Bilbokoa da, gaur egun bizi den uria.

Ikuskizun hau emakumezkoei egindako omenaldia da, erregimenak eredu femenino errepublikanoa demonizatzeko ezarri zuen errepresio handiaren helburu izan zirelako. Elkarrizketetatik abiatuta eta Amalia Rosado kazetariaren Lo que fue de ellas eta Ximo Huguet historiagilearen Del soroll al silenci (Zaratatik isiltasunera) liburuetan oinarrituta, lan honek babeslekuen bizitza kontatzen digu bonbardaketetan, emakumezkoen bizitza espetxeetan, emakumezko langilea gerraondoan, errepresioa...

Antzerki testuala, bideoa, performancea eta zuzeneko elkarrizketak ikusleekin.

  • Sorkuntza, zuzendaritza eta antzezlea: Bea Insa
  • Musika eta bideoa: Ángel Mirou
  • Jantziak: Consuelo Barrera
  • Ekoizpena: La Pacheca Collective
EHUkultura-Bizkaia

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana