Perico Sambeat Flamenco Quintet

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 15
  • Perico Sambeat Flamenco Quintet

Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Club elkartearen arteko lankidetzari esker.

Perico Sambeat saxofonista ospetsua da munduan; izan ere, jazz-musikari garaikide handienetako bat da. Ibilbide emankorrean hogei disko baino gehiago plazaratu ditu taldeburu gisa, eta ehundik gora laguntzaile gisa. Azpimarragarriak dira beste artista handi batzuekin batera egin dituen lanak, hala nola Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny eta beste askorekin.

Oraingoan, Perico boskote eran datorkigu, goi mailako musikari espainiarrak taldekide dituela. Elkarrekin, konposizio originalen errepertorioa eskainiko dute, buleria, tanguillo, alegría eta seguirillen bidez flamenkora hurbiltzeko bide berriak jorratuz. Emaitza jazz eta flamenko musiken arteko konbinazio zorrotz eta berria da.

Bilbaína Jazz Club eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetzari esker sortu zen «BJC Arriagan» zikloa, eta denboraldian zehar hainbat kontzertu eskaintzen ditu.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana