"Soziolinguistika Hiztegi Txikia II": Olatz Zuazo eta Jon Fernandez, jarrerari buruz

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Abenduak 15
  • "Soziolinguistika Hiztegi Txikia II": Olatz Zuazo eta Jon Fernandez, jarrerari buruz

OHARRA: Osasun larrialdi egoera medio, maiatzerako eta ekainerako aurreikusitako Soziolinguistika Hiztegi Txikia II ikastaroaren saioak udazkenera pasatu dira.

Abenduaren 15eko saioan landuko den gaia "jarrera" izango da, eta Jon Fernandez San Martin eta Olatz Zuazo Azpeitia Oihanederren izango dira, beren lanak aurkezten:

  • Jon Fernandez San Martin – Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan
  • Olatz Zuazo Azpeitia – Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak

Jon Fernandez (Ondarroa, 1986) kazetaria da ogibidez eta honela laburtu du hitzaldian kontatuko duena: "Hizneten egindako sakontze egitasmoa oinarri hartuta, hitzaldi honetan Ondarroako (Bizkaia) 16 eta 18 urte bitarteko nerabeek Whatsappen eta Instagramen daukaten jarduna aztertuko dugu: arakatuko dugu euskarak zergatik eusten dion indartsu, zein den gazteen autopertzepzioa eta nola txertatzen dituzten euskarara gazteleraren eta ingelesaren interferentziak. Sare sozialak gazteen artean sozializatzeko harreman esparrurik ohikoena bilakatu direnean. Zenbateko pisua du euskarak sare sozialetan? Zelako euskara darabilte?".  

Olatz Zuazo (Bilbo, 1975) hizkuntza normalkuntza teknikaria da, eta honela laburbildu du bere ekarpena: "Ezkerraldeko hizkuntza ohitura eta jarreren berri emango dut, Hezkuntza zein Soziolinguistika arloetatik datozkigun ekarpenak uztartuz. Horretarako, iaz egindako inkesta soziolinguistikoaren emaitzen ikerketa zabalduko dut, euskararen erabilerak daukan egoera zein den ulertarazteko eta bide berriak proposatzeko asmoz".

Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea:


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana