"Mercedes máis eu", Janet Novás artistaren eta Mercedes Peón musikagilearen ikuskizuna

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 17
  • "Mercedes máis eu", Janet Novás artistaren eta Mercedes Peón musikagilearen ikuskizuna

Janet Novás artista eta Mercedes Peón musikagilea lankidetzan aritu dira guztiongan sentikorra denari buruzko proposamen eszeniko ezti honetan. Elkarrekin, euren "dantzaren eta musikaren" artean dauden eta finkatzen diren harreman partikularrak aztertu dituzte.

Instrumentuen, oroitzapenen, abestien eta dantzen artean latentzia-egoera desberdinetako kontzeptuak azaleratzen dira. Eduki sozio-politiko handiko horietako batzuk materialetan agertzen dira, musika "objektuetatik" hasi eta dantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diren beste batzuk pultsu, erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira. Mercedes máis eu kolektiboari begira dago, inondik ere arketipikoak ez diren ikuspegi eta sentsibilitateetatik. Pieza, femeninoan, irudi oroitarazlez eta koadroz zatitutako dantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezberdinetan bizitzeko aukera emanez, eszena arlokoetatik museo arlokoak direnetara bitartean. 

Sortzaileen arabera, Mercedes máis eu definitzeko desiraz hitz egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak aurkitzen ditu lehen topaketatik harago proiektatzeko, eta ber-elkartzea, elkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen den desira horretan jarraitzea topaketa bakoitzean gertatzen zaiguna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea duguna eta guztiona dena miatzea ere, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoena. Desioarekin eguneratzen den memoria edo artxibo bizi hori, geure immanentziatik bereizten gaituena». 

Janet Novás: Dantzaria, performerra, koreografoa eta irakaslea. Madril, Brusela eta Berlinen arteko dantza garaikidean hezia, haren lana behaketan eta esperientzian oinarrituta eraikia da, bere gorputzarekiko elkarrizketa lan tresna nagusitzat erabilita, hizkuntza propioaren alde apustu eginez, bere lanen ezaugarri diren eduki emozionala eta sinpletasun estetikoa moldatuz. Gaur egun Pablo lankidetzan aritzen da Pablo Esbert edo Mercedes Peón eta Zap&Buj diseinatzaileen moduko artistekin; azken horiekin sortu zuen Imaginé cinco cuerpos y ninguno era el mío, lanik berriena.

Fitxa artistikoa: Zuzendaria: Janet Novás / Sorkuntza eta interpretazioa: Mercedes Peón eta Janet Novás / Laguntza artistikoa: Ricardo Santana eta Pablo Esbert / Musika-konposizioa, kontzeptua eta letrak: Mercedes Peón / Mugimenduko laguntza: Victoria P. Miranda / Argiztapenaren diseinua: Cristina Bolívar / Soinua: Ezequiel Orol / Jantziak: Juanita Rodríguez / Produkzioa: Adriana Reyes / Koprodukzioa: Madrilgo erkidegoa / Laguntzaileak: Centro Danza Canal, Graner Centro de Creació, Sede Losdedae.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana