"Alas rotas"

Galdakao 2020(e)ko Abenduak 18
  • "Alas rotas"
  • "Alas rotas"

Ikuskizuna eta solasaldia.

Errefuxiatua da Yanko, eta Espainian asiloa eskatu du. Haren bitartez, gainditu behar diren oztopoak ezagutuko ditugu, harik eta, asilo-eskaera ukatu ondoren, deportatu egiten duten arte.

CEAR Euskadiren partaidetza sozialerako taldetik sortu zen Caminamos para crecer kulturarteko antzerki-konpainia, eta haren bigarren lana dugu hau, Alas rotas, zeinak, istorioaren gogortasuna gorabehera, mezu positiboa igortzen baitigu: laguntasuna, elkartasuna eta itxaropenaren indarra.

Lan honekin ospatuko dugu migratzailearen nazioarteko eguna, gehienok izan baikara inoiz migratzaile, gu geu edo gure aiton-amonak.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Fore
  • Antzezleak: Abdoul Salam, Marta Marroquín, Diakaridia Diabate, Eduardo Calvo, Estefanía Pasarín, Mahamadou Sow, Youssef en Nouary, Abdesslam Sabiri.
  • Diseinu grafikoa: Abel González Esteban

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana