"Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

Zarautz 2020(e)ko Abenduak 18
  • "Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"
  • "Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"
  • "Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

Kontzertu eszenikoa. Iparragirre 200 urteurrena.

Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du kontzertu eszeniko honetan.

Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bildu eta sormenaren protagonistak izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko dute. Aktore-kantari lanetan arituko dira: Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain. 

Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da. Anjel Unzuk, berriz, musika jarriko dio ikuskizunari gitarrarekin. Iparragirreren sormen musikalari begirada garaikidea emango dio zuzen zuzenekoan.

Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Produkzioak elkarlanean ekoiztutako kontzertu eszenikoa.

zarautz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana