Izaro

Andoain 2020(e)ko Abenduak 18
  • Izaro

Artistaren hirugarren diskoak folk-pop alternatiboa eta gaur-gaurkoa proposatzen du, oin bat iragainean duena, baina etorkizunean ere sendoagoa. Limones en invierno diskoak uniberto limoira gonbidatzen gaitu, “pasa eta sentitu, pasa eta gera zaitezte”. Eta mapa horretan heriotza, etxea, oroitzapenak, pasioa, iraultza hitzak marrazten dira.

Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), kantautore bizkaitarrak 2020an lan berria estreinatu du: Limones en invierno.

Euskal artista gazte batek sekula ez du lortu hain denbora laburrean “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea Euskal Herriko musika-tenplu nagusienetan. Artista gazte batek sekula ez du lortu halakorik, kontzeptuari eta estiloari dagokionez hain proposamen zabala den batekin, horrenbesteko emozio eta gustuarekin; bere sormenari inolako aurreritzi edo mugarik jarri gabe. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz; pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala edo melodia urratu eta geldoa enplegatuz; bere kontzertuetan hiru belaunaldi ezberdinetako ikus-entzuleak biltzea lortuz….

Orain, Limones en invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak agintzen dizkigu Izarok. Disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere. Eta ez dizuegu ezer gehiago kontatuko…

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana