Off-Lokal 2020. Bigarren atala. "Txilin Hotsak" + Itsasbehera + "Elkar ezagutu genuen eguna" + "Ypárchoume"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko abenduaren 18(e)tik 2020(e)ko abenduaren 21(e)ra
  • Off-Lokal 2020. Bigarren atala. "Txilin Hotsak" + Itsasbehera + "Elkar ezagutu genuen eguna" + "Ypárchoume"

Covid-19aren krisialdiak markatutako Off Lokalen edizio berri honetan, antzerki-lanak ezohiko espazioetan eskaintzeko proposamenari eusten diogu, eta horren esentzia eta ezaugarri behinekoenari: ikusleekiko gertutasuna eta zuzeneko begirada.

Hasiera batean, ondoen balioetsiko hiru proposamenak gauzatzea zen deialdiaren asmoa, baina taldeek egindako lan handia eta aurkeztutako lanen kalitatea ikusirik, Udalaren Antzoki Sareak erabaki du ondoen balioetsiko zortzi lanak programatzea Jaialdian zehar, bi egunetan.

Off – Lokal: Bigarren atala

  • Egunak: abenduak 18-19-20 eta 21
  • Ordutegiak: 19:00etan (lehen emanaldia) / 19:45ean (bigarren emanaldia)
  • Topalekua : Hegoalde Gizarte Etxearen plazan
  • Taldeak:
    • Tranpola: Txilin Hotsak (euskaraz)
    • Pez Limbo: Itsasbehera (euskaraz)
    • Piszifaktoria Laborategia: Elkar ezagutu genuen eguna (euskaraz)
    • Hara Nori: Ypárchoume
  • 80 min.
  • Prezioa: 10 euro
  • Leku mugatua.

Txilin Hotsak. Tranpola

Zer gordetzen du maletan daramatzan poto horietan guztietan? Bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Eta horiek dira, kristalezko poto horiek, besterik ez, doan horra eramango duen gauza bakarra. Usainez, zaporez eta kolorez betetako poto hutsak.

Talde artistikoa:

  • Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal
  • Gidaritzapea-kanpo begirada: Metrokoadroka kolektiboa
  • Ekoizpena: Tranpola

Itsasbehera - Pez Limbo

Bidaiatzen duen jende gehiena ez doa inora, baizik eta norbaitengandik ihes egiten du.

Borrokarako, eztabaiderako, marea bizietarako erabat prestatuta dauden bi gizon haserre daude lurralde etsai eta ustekabeko batean. Bestea behar dute aurrera egiteko.

Istorio arriskutsua

Talde artistikoa:

  • Eszenan: Javier Barandiaran, Unai López de Armentia
  • Kanpo begirada: Espe López
  • Ekoizpena: Pez Limbo

Elkar ezagutu genuen eguna - Piszifaktoria Laborategia

Elkar ezagutu genuen egunean, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?

  • Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea
  • Gidoia: Mikel Ayllon
  • Antzezleak: Aritz Bengoa / Irati Agirreazkuenaga
  • Musika: Igor Arzuaga

Ypárchoume - Hara Nori:

Gehiago jakiteko hurbiltzen gara; aldendu egiten gara, ez dugulako jasaten. Hitz egiten dugu, bi hegazkin piloturen antzera. Desiratzen dugu, ezer ez dakien norbaiten antzera. Desira berez mugimendua denez, mugitu egiten gara. Zer besterik egin genezake?

  • Antzezleak: Patxi Suinaga y Marina Suarez
  • Musika: Patxi Suinaga
  • Diseinu bisuala: Marina Suarez

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana