"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Vivement dimanche!"

Bilbao 2020(e)ko Abenduak 18
  • "Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Vivement dimanche!"

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi).

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte.

Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Vivement dimanche!

Julien Vergeli bere emaztearen eta honen maitalearen hilketa leporatzen diote. Bere idazkariak, Barbara Beckerrek, zalantzan jarriko du bere erruduntasuna, eta bere kabuz hasiko da ikertzen. Baina egoerak okerrera egiten du Julieni hirugarren hilketa bat egozten diotenean. Barbarak ezusteko egoerei aurre egin beharko die, benetako erruduna aurkitzeko ahaleginetan.

François Truffauten azken filma, Charles Williamsen jatorrizko eleberrian oinarritua, non zinemagilearen, Fanny Ardant aktorearen (bere emaztearen) eta Nestor Almendros argazki zuzendariaren arteko konfiantza agerian geratzen den. Vivamente el domingo zinema beltz amerikarrari eta Alfred Hitchcocken suspenseari omenaldia da. Komedia, thriller eta suspensearen berezko elementuak uztartuz, apropiazio partikular batez komediaren elementuak ere txertatzen ditu.

Jatorrizko izenburua: Vivement dimanche!
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: Dusan Kovacevic & Emir Kusturica
Musika: Georges Delerue
Argazkigintza: Néstor Almendros
Protagonistak: Jean-Louis Trintignant, Fanny Ardant, Philippe Laudenbach, Caroline Sihol

 

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Abenduak 18
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana