Zenbait lan Gabonetako ospakizunei estu lotuta daude, hala nola aurten Eguberrien atarian entzuteko aukera izango dugun J.S. Bachen Eguberrietako Oratorioa. Lan handia da, gure egun hauetako talde barroko onenetako batek interpretatua eta bakarlarien zerrenda nagusi batekin. 1982an sortu zuen Marc Minkowskik Les Musiciens du Louvre orkestra, eta errepertorio zabal bat berrinterpretatzeko lanak nabarmentzen du, barrokotik aldi modernoraino doan errepertorioa, betiere antzinako instrumentuak erabiliz. Oraingo honetan, Frantziako taldeak Bachen oratorio hau interpretatuko du, 1734ko Gabonetarako idatzi zuena –jatorrian sei zatitan banatua–, Gabonetako jaiegunetan interpretatzeko ondua. Oratorioa Jesusen jaiotzak hasi eta Errege Magoen gurtzak amaitzen du.